Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada

AZALDU URTEURRENERA!!!!!

June 16th, 2009

Badoa aurrera gaztelekuko 7. urteurrena eta aste honetan ere ez dira faltako kontzertu eta ekintzak ere. Orain artekoari dagokienean arrera hona izan dute egindako ekintza guztiek. Urteurrena altxorraren bila lehiaketarekin hasi zen eta partaidetza ona izan zen eta zumarraga urretxuko kaleetan. Hurrengo egunean bazkaria izan genuen 150 pertsonatik gora izan ginen eta ondorengo kontzertuek ere esatekoa izan zuten, bazkariaren aurretik pelota txapelketako finala jokatu zen non frontoia ere bete genuen giro polita ipiniz. Aurreko astean osteguna 15ean Zeitgeist dokumentala ikusi ahal izan zen. Ostiralean Zurrunka antzerki taldeak giro aparta jarri zuten gaztetxeko terrazan non jendearen partaidetza ere ikusi zen. Larunbatean Txirrindu irteera izan zen 11lagunek osatutako tropeltxoan elosura joan eta buelta egin zuten, ondoren gauean ZARATAFEST izan genuen Bartzelonako eta Zarauzko taldeen eskutik non giro aparta eta zaratatsua ezarri zuten Gaztetxe barruan. Igandean herriko Karmakros antzerki taldea izan genuen kanpoan bai gaztetxo eta bai zaharrenentzat. Atzo arratsaldean ARRASH dokumentala izan zen ikusgai eguzki bideoak taldearen eskutik.

Aste honetan ere izango dira hainbat ekintza eta giro ona ere ez da faltako hortaz badakizue ANIMATU!!!!

  • Osteguna 18, berriro ere Dokumentala izango dugu eguzki bideoak taldearen eskutik “Sicarios del capital”  arratsaldeko 7etan izango da beheko pisuan.
  • Ostirala 19an hitzaldia izango da Pasaiako sarraskiaren inguruan eta Joseba Merinok “Enboscada en pasaia, crimen de estado” liburuaren aurkezpena egingo digu. Arratsaldeko 7etan izango da beheko pisuan.
  • Larunbata 20, gaur eta atzoko gazteentzako urteroko Guatekea izango da gaueko 11etatik aurrera goizeko ordu txikiak arte.
  • Igandea 21, kontzertua izango da arratsaldeko 8etatik aurrera ZURA taldearen eskutik

AZALDU ETA PARTE HARTU GAZTETXEKO EKINTZETAN!!!! ANIMATU!!!! EZ GERATU ATZEAN!!!!

GAZTELEKUKO 7. URTEURRENA

June 3rd, 2009

ZUMARRAGA-URRETXUKO GAZTETXEAK

7 URTE!!!

Zumarraga- Urretxuko gaztetxe berriak 7 urte betetzen ditu eta hau ospatzeko ekainean zehar hainbat ekintza antolatu ditugu

Gure herrietan aspaldi hasi ziren gaztetxearen alde lanean eta berdin jarraitzen dugu guk. 7 urte hauetan autogestioaz gazteon gogo eta ilusioez era guztietako ekintzak burutu ditugu, parte hartzea bultzatuz beti ere. Hamarnaka hitzaldi, asanblada, kontzertu, film emanaldi, … egin ditugu urte hauetan eta ekaina iristearekin batera publiko guztiarentzako ekintzak antolatu ditugu haurten ere: bazkari herrikoia, guatekea, umeen eguna…

Urteurreneko ospakizun handiena ekainaren lehen asteburuan egingo dugu:

MAIATZERAKO ZINEKU EGITARAUA

May 4th, 2009

KONTZERTUA GAZTELEKUN

April 22nd, 2009

INFORMATIKA IKASTAROA GAZTELEKUN

April 17th, 2009

Denok ez dakigu dena, baina komeni da denetik pixkat jakitea eta azkenaldian gaztetxean ari garen moduan beste doako ikastaro bat prestatu dugu, informatikaren inguruan oraingo honetan. Apirilak 18 larunbata, arratsaldeko 5etatik aurrera gaztelekuko goiko pisuan izango da. Bertan jendeak ekarritako ordenagailuetan programak instalatu, formateatu… eta ordenagailu zaharrekin bat nola osatu irakatsi nahi da. Beraz animatu eta gaztelekun dagoen listan izena eman!

APIRILERAKO ZINEKUKO EGITARAUA

April 6th, 2009

Pelikulak Gaztelekuko goiko pisuan igandero arratsaldeko 7:00etan izango dira

SEMAN ATXANTA FEST

April 2nd, 2009

Aste santuari hasiera zaratatsu bat emateko jaialdi potolo bat antolatu da apirilak 8rako, gaztelekura  4 talde etorriko zaizkigu:

Kontzertuak arratsaldeko 8ak inguruan hasiko dira. Gogoratu kontzertu hauek KKinzona irratian entzungai izango direla FM 98.0-an.

BERTSO MUSIKATUAK apirilaren 4-ean 23:00-etan

March 31st, 2009

“MB 2009″ bukatzear da, final andia jokatu eta gero, pasa den ostiralean gaztelekuan bertan, badakizuenez gabiriar mihiluzeek eraman zuten txapela erbestera.

Azken ekintza burutuko dute bertso eskolako lagunek hemen gaztelekuan. Larunbatean, apirilak 4 gaueko 11etatik aurrera bertso musikatuak eskeiniko dira. Hau da, instrumentuez lagundurik eta rock eta bestelako abesti mitikoak erabiliz, hitzak aldatu, euskaldundu eta errimak ezarriz abestien bertsio euskaldunak eskainiko dizkigute. Urteroko legez umore kutsu handiarekin eta talentuz gainezka dauden musikariekin.

Gazteleku goran afalduko dute musikari zein bertsolariek, gaztelekuan kontzertuak antolatzen ditugun guztietan bezala afari goxo-goxoa prestatuko diegu, momentu batez erlaxatu daitezen ilabete gogor hau eta gero, ondoren kontzertu itzela eskainko digute, zihur!

Ez ahaztu finala bezalaxe bertso musikatuak ere kkinzona irratiak zuzen-zuzenean eskainiko duela 98.0 fm-an, hala ere naihago genuke ona hurbildu eta festaren parte izatea.

Besterik gabe zorionik handienak bertso eskolako peñari, ta martsoan bertsoa aurrera eramaten lagundu duten guztiei, lan bikaina izan ere!

Martxoan Bertsoa lehiaketako finala Gaztelekun!

March 23rd, 2009

Hilabete osoan bertsoak ibili ondoren, iada baditugu Gaztelekuko finalean egongon diren hiru taldeen izenak.

MIHILUZEAK: Jokin Murua, Endika Igartzabal, Oier Oiarbide

OILARRAK: Gorka eta Asier Sasieta, Gorka Azkarate

BEK: Gorka Quevedo, Joseba Villarreal, Gorka Ojanguren

Finala Martxoak 27 ostirala gaueko 11:00etan izango da Gaztelekun. Aurtengo finala KKinzona irratian entzuteko aukera egongo da FMko 98.0 an

2007ko finalistak

Martxorako Zineku egitaraua

March 12th, 2009

INDARKERIA

Martxorako hautatutako filmeak indarkeriaren inguruko gaia jorratuko dute. Indarkeria 5 ikuspuntu eta 5 zuzendari ezberdinen filmeak egongo dira ikusgai goiko pisuan igandero arratsaldeko 7:00tatik aurrera.